ORDINAIRE DE LA MESSE
Ouverture de la célébration
Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean.
Amen.
Jauna zuekin.
Ou bien :
Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, eta Jainko Aitaren maitasuna, eta Izpiritu Sainduaren batasuna izan bedi zuekin.
Ou bien :
Jaungoiko gure Aitaren eta Jesu Kristo gure Jaunaren grazia eta bakea zuekin.
Eta zure Izpirituarekin.
Préparation pénitentielle
Haurrideak, aitor ditzagun gure bekatuak, mixterio sainduak ospatzeko gai izan gaitezen.
On fait une brève pause en silence
Aitortzen diot Jainko
guziz ahaltsuari,
eta zueri ere bai,
nere haurrideri,
bekatu egin dutala, gogoeta,
hitz eta egitez,
eta egin beharrak ez eginez;
se frappant la poitrine
bai bekatore naiz.
Horrengatik eskatzen diotet
Andredena Maria beti Birjinari,
Aingeru ta Saindu guzieri,
eta zueri ere bai,
nere haurrideri,
otoitz egin dezozuen nere
alde Jainko gure Jaunari.
----- ou bien -----
Urrikal, Jauna.
Bekatu egin baitugu.
Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona.
Eta salba gaitzazu.
----- ou bien -----
Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzerat igorria.
Urrikal, Jauna.
Jesus Jauna, bekatoreeri dei egiterat etorria.
Kristo, urrikal.
Jesus Jauna, gure alde otoitz egiteko Aitaren eskuinean zaituguna.
Urrikal, Jauna.
* * * * * * * * * * * * * * * * *
Urrikal dakigula Jainko guziz ahaltsua, eta gure bekatuak barkaturik, ereman gaitzala betiko bizitzera.
Amen.
Urrikal, Jauna.
Urrikal, Jauna.
Kristo, Urrikal.
Kristo, urrikal.
Urrikal, Jauna.
Urrikal, Jauna.
Chant de louange
Aintza zeruetan Jaungoikoari eta bakea lurrean haren gogoko gizoneri.
Hain haundi ta eder zaitugulakotz, gora zu, benedikatua zu.
Gorespen zuri, ahuspez agur, eskerrak zuri Jainko Jauna, zeruko Errege, Jaungoiko Aita, guziahalduna.
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo. Jainko Jauna, Jainkoaren bildots, Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, urrikal Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, entzun gure deia.
Aitaren eskuin-aldean jarririk zaude zu, urrikal Jauna,
Zu bakarrik Saindua, Zu bakarrik Jauna, Zu bakarrik Goi-goikoa, Jesu Kristo, Izpiritu Sainduarekin, Jainko Aitaren argitan. Amen.
----- ou bien -----
Gloria in excelsis Deo, et in terra pax hominibus bonæ voluntatis.
Laudamus te, benedicimus te, adoramus te, glorificamus te, gratias agimus tibi propter magnam gloriam tuam, Domine Deus, Rex cælestis, Deus Pater omnipotens.
Domine Fili unigenite, Iesu Christe, Domine Deus Agnus Dei, Filius Patris,
qui tollis peccata mundi, miserere nobis,
qui tollis peccata mundi, suscipe deprecationem nostram;
qui sedes ad dexteram Patris, miserere nobis.
Quoniam tu solus Sanctus, tu solus Dominus, tu solus Altissimus, Iesu Christe, cum Sancto Spiritu: in gloria Dei Patris. Amen.
Prière d'ouverture
La prière d'Ouverture varie selon les jours. À la fin les fidèles répondent :
………… gizaldi eta gizaldi guzietan.
Amen.
Liturgie de la Parole
À la fin de chaque lecture :
Jaunak errana.
Eskerrak zuri, Jauna.
ÉVANGILE
Jauna zuekin.
Eta zure izpirituarekin.
Jesu Kristoren Ebanjelioa... liburutik.
Aintza zuri, Jauna.
À la fin de l'évangile, Le prêtre ou le diacre dit :
Jaunak errana.
Eskerrak zuri, Jauna.
HOMÉLIE
* * * * * * * * * * * * * * * * *
PROFESSION DE FOI
Symbole de Nicée
Sinesten dut Jaungoiko bat bakarra, Aita guziz ahaltsu, zeru lurren Egile, ageri diren eta ez diren guziena.
Sinesten dut Jaun bat bakarra, Jesu Kristo, Jainkoaren Seme bakar, mende guziak baino lehen Aita ganik sortua.
Jainkoa ganik Jainko, argitik argi, egiazko Jainkoa ganik, egiazko Jainko.
Sortua, ez egina, Aitaren izaite berekoa, Haren bidez dira eginak gauza guziak.
Gu gizonen gatik eta gu salbatzeko, jautsi zen zerutik.
(On s’incline)
Eta Izpiritu Sainduaren egitez, Maria Birjina ganik gorputz harturik, gizon egin zen.
Pontzio Pilatoren menpean gu gatik gurutzeratua izan zen, oinazetan hila eta hobiratua.
Hirugarren egunean piztu zen, Liburu Sainduek erran bezala, zerurat igan eta Aitaren eskuin aldean jarririk dago.
Aintzaz etorriko da berriz, biziak eta hilak jujatzerat, eta haren erregetzak ez du azkenik izanen.
Sinesten dut Izpiritu Saindua, Jaun eta bizi emaile, Aita ganik, eta Semea ganik dena.
Aitarekin eta Semearekin batean agur eta goresmen berbera hartzen duena, eta Profeten ahoz hitz egin zuena.
Sinesten dut Eliza : bat, saindu, katoliko eta Apostoluena.
Aitortzen dut bataio bakarra, bekatuak barkatzeko.
Igurikatzen dut hilen piztea, eta datorren munduko bizia. Amen.
----- ou bien -----
Credo in unum Deum, Patrem omnipotentem, factorem cæli et terræ, visibilium omnium et invisibilium.
Et in unum Dominum Iesum Christum, Filium Dei unigenitum, et ex Patre natum ante omnia sæcula.
Deum de Deo, lumen de lumine, Deum verum de Deo vero, genitum, non factum, consubstantialem Patri: per quem omnia facta sunt.
Qui propter nos homines et propter nostram salutem descendit de cælis.
(On s’incline)
Et incarnatus est de Spiritu Sancto ex Maria Virgine, et homo factus est.
Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus et sepultus est, et resurrexit tertia die, secundum Scripturas, et ascendit in cælum, sedet ad dexteram Patris.
Et iterum venturus est cum gloria, iudicare vivos et mortuos, cuius regni non erit finis.
Et in Spiritum Sanctum, Dominum et vivificantem: qui ex Patre Filioque procedit.
Qui cum Patre et Filio simul adoratur et conglorificatur: qui locutus est per prophetas.
Et unam, sanctam, catholicam et apostolicam Ecclesiam.
Confiteor unum baptisma in remissionem peccatorum.
Et exspecto resurrectionem mortuorum, et vitam venturi sæculi.
Amen.
----- ou bien -----
Symbole des Apôtres
Sinesten dut, Jainko Aita botere guzia duena baitan, zeruaren eta lurraren kreatzailean.
Eta Jesu Kristo haren seme bakar, gure Jauna baitan zoin kontzebitu baitzen Izpiritu Sainduaren bertutez, sortu zen Maria Birjina ganik, pairatu zuen Pontzio Pilatusen manuaren azpian, kurutzefikatu zuten, hil zen eta ehortzi zuten ; jautsi zen ifernuetarat, hirugarren egunean jeiki zen bizirik hilen artetik, igan zen zeruetarat, jarria dago Jainko Aita botere guzia duenaren eskuinean, handik etorriko da bizien eta hilen jujatzerat.
Sinesten dut Izpiritu Saindua baitan, Eliza katoliko, sainduan, Sainduen partaliertasunean, bekatuen barkamenduan, haragiaren piztean, beti iraunen duen bizitzean. Amen.
* * * * * * * * * * * * * * * * *
La liturgie de la Parole s'achève par la prière universelle, dans laquelle l'assemblée invoque le Seigneur pour tous les besoins de l'Église et du monde.
* * * * * * * * * * * * * * * * *
LITURGIE EUCHARISTIQUE
Benedikatua zu, Jauna, zeru-lurren Jaungoikoa : zure esku zabaletik hartu dugu orai ekarri dautzugun ogi hau, lurraren indarrak eta gizonaren lanak sortua ; hauxe eginen zaiku biziaren ogi.
Benedikatua zu,
Jauna, orai eta beti.
Gure gizatasunarekin bat egin zenak, uraren eta arnoaren bat-egite hunen bidez, egin gaitzala bat bere jainkotasunarekin.
Benedikatua zu, Jauna, zeru-lurren Jaungoikoa : zure esku zabaletik hartu dugu orai ekarri dautzugun arno hau, mahats-ondoaren indarrak eta gizonaren lanak sortua ; hauxe eginen zaiku betiko zorionaren edari.
Benedikatua zu,
Jauna, orai eta beti.
Onhar gaitzazu, Jauna, apal eta damuturik gaudenak, eta gure oparia, Jaungoiko Jauna, atsegin daizula.
Ensuite, le prêtre se lave les mains, en disant à voix basse :
Garbi nezazu, Jauna, nere gaixtakeritik, eta ken nere bekatua.
Prière sur les offrandes
Haurrideak, egin dezagun otoitz guziek batean, Eliza osoaren oparia Jaungoikoari eskaintzerakoan.
Jainkoa goresteko
eta gizona salbatzeko.
La prière sur les offrandes varie selon les jours. Le prêtre achève la prière en disant :
………… Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
PRIÈRE EUCHARISTIQUE II
Préface
Jauna zuekin.
Eta zure izpirituarekin.
Gora bihotzak.
Jaunari dauzkagu.
Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
Egoki da eta zuzen.
Bai, egoki da eta zuzen guk, zuri, Aita guziz sainduari, eskerrak emaitea nun-nahi eta beti, Jesu-Kristo zure Seme maitearen bitartez. Hura da zure Hitza, haren bidez egin ditutzu diren guziak. Hura igorri daukuzu Salbatzaile ta Erosle, Izpiritu Sainduaren bertutez gizon egina, eta Birjina ganik sortua. Harek, zure nahia betetzeko, eta zuretzat herri saindu bat irabazteko, kurutzean besoak zabaldu zituen, eta herioa ezeztatuz, nagusi agertu piztea.
Horrengatik, aingeru ta goi-aingeruekin, eta zeruko talde guziekin, zure aintzari goresmen hau beti ta beti kantatzen diogu :
Saindu ! Saindu ! Saindua !
Diren guzien, Jainko Jauna !
Zeru lurrak beterik
dauzka zure distirak.
Hozana zeru gorenetan.
Benedikatua Jaunaren
----- ou bien -----
Sanctus, Sanctus, Sanctus
Dominus Deus Sabaoth.
Pleni sunt cæli et terra gloria tua.
Hosanna in excelsis.
Benedictus
qui venit in nomine Domini.
Hosanna in excelsis.
Saindu zira, bai, Jauna, eta saindutasun guziaren iturri.
† Saindu egizkitzu bada ogi eta arno hauk zure Izpiritua ixuriz, Jesu Kristo gure Jaunaren gorputz + eta odol guretzat egin ditezen.
Berak, saldu zutenean eta bere gogoz kurutzera zoala, ogia hartu-eta, eskerrak emanez, zatitu zuen, eta dizipulueri eman, erranez :
“Har zazue eta jan guziek huntarik, hau nere gorputza baita, zuentzat emanen dena."
Afal-ondoan, berdin, kalitza harturik, berriz ere eskerrak emanez, dizipulueri eman zioten, erranez:
"Har zazue ta edan guziek huntarik, hau nere odolaren kalitza baita, batasun berri ta betikoaren odola, zuentzat eta guzientzat bekatuak barkatzeko ixuriko dena. Egizue hau nere orroitgarri."
ACCLAMATION
Hau da sinestearen mixterioa :
Hil eta piztu zirela, Jauna,
Zu berriz etorri arte
hau dugu, hau, berri ona.
----- ou bien -----
Sinestearen mixterioa goraki, aitor dezagun :
Ogi arno hauiek hartzean,
Zure heriotzea dugu aitortzen,
Zu, Jauna, etorri artean.
----- ou bien -----
Gora Kristo bere mixterioan :
Zure kurutze eta pizteaz
Munduaren Salbatzaile zirena,
Salba gaitzazu, Jesus Jauna
Horrengatik, Jauna, zure Semearen heriotze ta piztea gogoan hartuz, biziaren ogia eta salbamenduaren kalitza eskaintzen dauzkitzugu, zuri eskerrak emanez aldarean zure zerbitzari onhartu gaituzulakotz.
Eta apalik eskatzen dautzugu : Kristoren gorputz-odolak hartzen ditugunak Izpiritu Sainduak bat egin gaitzala.
Gogoan izan, Jauna, mundu guzian zabaldurik dagon zure Eliza : eremazu maitasun osorat, I... gure Aita sainduarekin, I... gure Artzainarekin, eta eliz-gizon guziekin batean.
Gogoan izan ere, Jauna, pizteko esperantzan joan diren gure haurrideak eta hil guziak : har ditzazu zure aurpegiaren argitan.
Urrikal zakizkigu, otoi : gu guziek betiko bizitzea ardiets dezagun Jainkoaren Ama, Maria dohatsuarekin, Apostolu sainduekin, eta, gizaldi guzietan, zure adiskide izan diren sainduekin : heiekin batean gorets zaitzagun, Jesu Kristo zure Semearen bitartez.
Hunen bitartez, Hunekin eta Hunetan, Zuri, Aita, Jaungoiko guzialdunari, Izpiritu Sainduarekin batean, Ospe eta aintza guzia, gizaldi eta gizaldi guzietan.
Amen.
PRIÈRE EUCHARISTIQUE IV
Préface
Jauna zuekin.
Eta zure izpirituarekin.
Gora bihotzak.
Jaunari dauzkagu.
Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
Egoki da eta zuzen.
Bai egoki da Zuri eskerrak emaitea, egoki eta zuzen Zu gorestea saindu ziren Aita. Zu bakarrik zira Jainko bizi eta egiazkoa ; betidanik zira eta iraun duzu ezin hurbilduzko argian. Bainan ona zirelakotz eta biziaren iturria, Zuk egin ditutzu zeru lurrak, diren guziak ontasunez betetzeko, eta zure argiaren argiz bozteko.
Horrengatik aingeru talde handiak ditutzu zure aintzinean zerbitzari, zure aurpegi argitsua ikusiz, gau ta egun beti ta beti goresten zaituztela. Heiekin batean guk ere goresten zaitugu, eta gure ahoz zeru lurrek ere bai, Zuri poz betean kantari :
Saindu ! Saindu ! Saindua !
Diren guzien, Jainko Jauna !
Zeru lurrak beterik
dauzka zure distirak.
Hozana zeru gorenetan.
Benedikatua Jaunaren
----- ou bien -----
Sanctus, Sanctus, Sanctus
Dominus Deus Sabaoth.
Pleni sunt cæli et terra gloria tua.
Hosanna in excelsis.
Benedictus
qui venit in nomine Domini.
Hosanna in excelsis.
Bai goresten zaitugu , Aita guziz saindua. Haundia zira, eta gauza guziak zuhurtziarekin eta maitasunez egin dituzu. Gizona zure iduriko egin zinuen, eta bere esku utzi zinion mundua, egin ditutzun guzien nagusi izan zadin, Egile zaituenaren zerbitzari izanez.
Eta zure errana ez beterik, zure adixkidantza galdu zuenean, etzinuen Zuk herioaren meneko utzi : guzieri eskua luzatu zinioten, Zure bila ibili-ta, aurki zaitzaten. Zurekilako batasuna ere askotan eskaini zinioten gizoneri, eta profeten bidez argi eman ere bai salbamenduaren esperantzan.
Eta, Aita guziz saindua, ordua bete zenean, maite izan zinuen mundua, zure Seme bakarra gu salbatzerat igortzeraino. Izpiritu Sainduaren bertutez gizon egin zen, Maria Birjina ganik sortu, eta gure artean bizi, bekatuaz beste guzietan gure iduriko.
Eta berri on hau ekarri zuen : behartsuak salbatuko zirela, giltzapetuak libratuko, eta nahigabetuak boztuko.
Eta zure asmoa betetzeko, heriotzera eman zuen bere burua ; eta hilen artetik pizturik, herioa ezeztatu zuen, eta bizia berritu. Eta, gu gatik hil eta piztu den Harentzat bizi gaitezen, eta ez guhaurentzat, Zu ganik, Aita, sinesdunentzat lehen dohain, Izpiritu Saindua igorri zaukun, mundu huntan bere egitekoari jarraikiz saindutasunaren betea emaiteko.
Beraz, Jauna, Izpiritu Saindu hunek saindu egin ditzala dohain hauk, Jesu Kristo gure Jaunaren Gorputz eta Odol izan ditezen, berak guri betiko Batasuntzat utzi zaukun misterio haundi huntan.
Eta, hura goresteko ordua etorri zitzaitzunean, Aita guziz saindua, Berak, munduan ziren bereak maite izanik, bururaino maitatu zituen. Eta afaltzen ari zirela, ogia hartu, benedikatu eta zatitu zuen, eta dizipulueri eman, erranez :
« Har zazue eta jan guziek huntarik : Hau nere gorputza baita zuentzat emanen dena »
Molde berean , kalitza arnoz betea harturik, eskerrak eman zituen, eta dizipulueri eskaini, erranez :
« Har zazue ta edan guziek huntarik :
hau nere odolaren kalitza baita,
Batasun berri ta betikoaren odola
zuentzat eta guzientzat
bekatuak barkatzeko ixuriko dena.
Egizue hau nere orroitgarri.»
ACCLAMATION
Hau da sinestearen mixterioa :
Hil eta piztu zirela, Jauna,
Zu berriz etorri arte
hau dugu, hau, berri ona.
----- ou bien -----
Sinestearen mixterioa goraki, aitor dezagun :
Ogi arno hauiek hartzean,
Zure heriotza dugu aitortzen,
Zu, Jauna, etorri artean.
----- ou bien -----
Gora Kristo bere mixterioan :
Zure kurutze eta pizteaz
Munduaren Salbatzaile zirena,
Salba gaitzazu, Jesus Jauna
Horrengatik, Jauna, guk ere orai gure Erospenaren orroitgarria eginez, Kristoren heriotzea eta ifernuetarat jaustea gogoratzen ditugu, eta Haren piztea ta zeruetara zure eskuin alderat igaitea aitortzen. Eta bera aintza haunditan noiz etorriko gaudela, Haren Gorputz-Odolak eskaintzen dauzkitzugu, Zuretzat opari atsegingarri, mundu guziarentzat salbagarri.
Begi onez ikus, Jauna, Zuk Elizari eman diozun opari hau.Egizu, ogi huntarik janen eta kalitza huntarik edanen dutenak, Izpiritu Sainduak gorputz berean bat eginik, Jesu Kristo baitan opari biziak izan ditezen zure Aintzaren goresgarri.
Orai, Jauna, gogoan izan guk, opari hau eskaintzean, gogoan ditugun guziak : lehenik, zure zerbitzari I ... gure Aita saindua, I ... gure artzaina, mundu zabaleko Artzain ta Apez guziak, Meza hau eskatu dutenak, hemen direnak, zure herri osoa, eta bihotz zintzoz zure bila dabiltzan guziak.
Gogoan izan Kristoren bakean hil direnak ere, eta, Zuk bakarrik dakizula, fededun hil diren guziak.
Zure seme-alaba gaituzun guzieri emaguzu, Aita urrikaltsua, zeruko ondoregoa, Andre dena Maria, Jaungoikoaren Amarekin, zure Apostolu ta Sainduekin, zure Erresuman ; han, Zu goratu zaitzagun, bekatu eta heriotzetik libratuak izan diren guziekin, Kristo gure Jaunaren bitartez. Hunen eskuz eman diozkatzu ontasun guziak munduari.
Hunen bitartez, Hunekin eta Hunetan, Zuri, Aita Jaungoiko guzialdunari, Izpiritu Sainduarekin batean, ospe eta aintza guzia, gizaldi eta gizaldi guzietan.
Amen.