Prière eucharistique 1 et 3
ORDINAIRE DE LA MESSE
Ouverture de la célébration
Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean.
Amen.
Jauna zuekin.
Ou bien :
Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, eta Jainko Aitaren maitasuna, eta Izpiritu Sainduaren batasuna izan bedi zuekin.
Ou bien :
Jaungoiko gure Aitaren eta Jesu Kristo gure Jaunaren grazia eta bakea zuekin.
Eta zure Izpirituarekin.
Préparation pénitentielle
Haurrideak, aitor ditzagun gure bekatuak, mixterio sainduak ospatzeko gai izan gaitezen.
On fait une brève pause en silence
Aitortzen diot Jainko
guziz ahaltsuari,
eta zueri ere bai,
nere haurrideri,
bekatu egin dutala, gogoeta,
hitz eta egitez,
eta egin beharrak ez eginez;
se frappant la poitrine
bai bekatore naiz.
Horrengatik eskatzen diotet
Andredena Maria beti Birjinari,
Aingeru ta Saindu guzieri,
eta zueri ere bai,
nere haurrideri,
otoitz egin dezozuen nere
alde Jainko gure Jaunari.
----- ou bien -----
Urrikal, Jauna.
Bekatu egin baitugu.
Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona.
Eta salba gaitzazu.
----- ou bien -----
Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzerat igorria.
Urrikal, Jauna.
Jesus Jauna, bekatoreeri dei egiterat etorria.
Kristo, urrikal.
Jesus Jauna, gure alde otoitz egiteko Aitaren eskuinean zaituguna.
Urrikal, Jauna.
* * * * * * * * * * * * * * * * *
Urrikal dakigula Jainko guziz ahaltsua, eta gure bekatuak barkaturik, ereman gaitzala betiko bizitzera.
Amen.
Urrikal, Jauna.
Urrikal, Jauna.
Kristo, Urrikal.
Kristo, urrikal.
Urrikal, Jauna.
Urrikal, Jauna.
Chant de louange
Aintza zeruetan Jaungoikoari eta bakea lurrean haren gogoko gizoneri.
Hain haundi ta eder zaitugulakotz, gora zu, benedikatua zu.
Gorespen zuri, ahuspez agur, eskerrak zuri Jainko Jauna, zeruko Errege, Jaungoiko Aita, guziahalduna.
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo. Jainko Jauna, Jainkoaren bildots, Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, urrikal Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, entzun gure deia.
Aitaren eskuin-aldean jarririk zaude zu, urrikal Jauna,
Zu bakarrik Saindua, Zu bakarrik Jauna, Zu bakarrik Goi-goikoa, Jesu Kristo, Izpiritu Sainduarekin, Jainko Aitaren argitan. Amen.
----- ou bien -----
Gloria in excelsis Deo, et in terra pax hominibus bonæ voluntatis.
Laudamus te, benedicimus te, adoramus te, glorificamus te, gratias agimus tibi propter magnam gloriam tuam, Domine Deus, Rex cælestis, Deus Pater omnipotens.
Domine Fili unigenite, Iesu Christe, Domine Deus Agnus Dei, Filius Patris,
qui tollis peccata mundi, miserere nobis,
qui tollis peccata mundi, suscipe deprecationem nostram;
qui sedes ad dexteram Patris, miserere nobis.
Quoniam tu solus Sanctus, tu solus Dominus, tu solus Altissimus, Iesu Christe, cum Sancto Spiritu: in gloria Dei Patris. Amen.
Prière d'ouverture
La prière d'Ouverture varie selon les jours. À la fin les fidèles répondent :
………… gizaldi eta gizaldi guzietan.
Amen.
Liturgie de la Parole
À la fin de chaque lecture :
Jaunak errana.
Eskerrak zuri, Jauna.
ÉVANGILE
Jauna zuekin.
Eta zure izpirituarekin.
Jesu Kristoren Ebanjelioa... liburutik.
Aintza zuri, Jauna.
À la fin de l'évangile, Le prêtre ou le diacre dit :
Jaunak errana.
Eskerrak zuri, Jauna.
HOMÉLIE
* * * * * * * * * * * * * * * * *
PROFESSION DE FOI
Symbole de Nicée
Sinesten dut Jaungoiko bat bakarra, Aita guziz ahaltsu, zeru lurren Egile, ageri diren eta ez diren guziena.
Sinesten dut Jaun bat bakarra, Jesu Kristo, Jainkoaren Seme bakar, mende guziak baino lehen Aita ganik sortua.
Jainkoa ganik Jainko, argitik argi, egiazko Jainkoa ganik, egiazko Jainko.
Sortua, ez egina, Aitaren izaite berekoa, Haren bidez dira eginak gauza guziak.
Gu gizonen gatik eta gu salbatzeko, jautsi zen zerutik.
(On s’incline)
Eta Izpiritu Sainduaren egitez, Maria Birjina ganik gorputz harturik, gizon egin zen.
Pontzio Pilatoren menpean gu gatik gurutzeratua izan zen, oinazetan hila eta hobiratua.
Hirugarren egunean piztu zen, Liburu Sainduek erran bezala, zerurat igan eta Aitaren eskuin aldean jarririk dago.
Aintzaz etorriko da berriz, biziak eta hilak jujatzerat, eta haren erregetzak ez du azkenik izanen.
Sinesten dut Izpiritu Saindua, Jaun eta bizi emaile, Aita ganik, eta Semea ganik dena.
Aitarekin eta Semearekin batean agur eta goresmen berbera hartzen duena, eta Profeten ahoz hitz egin zuena.
Sinesten dut Eliza : bat, saindu, katoliko eta Apostoluena.
Aitortzen dut bataio bakarra, bekatuak barkatzeko.
Igurikatzen dut hilen piztea, eta datorren munduko bizia. Amen.
----- ou bien -----
Credo in unum Deum, Patrem omnipotentem, factorem cæli et terræ, visibilium omnium et invisibilium.
Et in unum Dominum Iesum Christum, Filium Dei unigenitum, et ex Patre natum ante omnia sæcula.
Deum de Deo, lumen de lumine, Deum verum de Deo vero, genitum, non factum, consubstantialem Patri: per quem omnia facta sunt.
Qui propter nos homines et propter nostram salutem descendit de cælis.
(On s’incline)
Et incarnatus est de Spiritu Sancto ex Maria Virgine, et homo factus est.
Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus et sepultus est, et resurrexit tertia die, secundum Scripturas, et ascendit in cælum, sedet ad dexteram Patris.
Et iterum venturus est cum gloria, iudicare vivos et mortuos, cuius regni non erit finis.
Et in Spiritum Sanctum, Dominum et vivificantem: qui ex Patre Filioque procedit.
Qui cum Patre et Filio simul adoratur et conglorificatur: qui locutus est per prophetas.
Et unam, sanctam, catholicam et apostolicam Ecclesiam.
Confiteor unum baptisma in remissionem peccatorum.
Et exspecto resurrectionem mortuorum, et vitam venturi sæculi.
Amen.
----- ou bien -----
Symbole des Apôtres
Sinesten dut, Jainko Aita botere guzia duena baitan, zeruaren eta lurraren kreatzailean.
Eta Jesu Kristo haren seme bakar, gure Jauna baitan zoin kontzebitu baitzen Izpiritu Sainduaren bertutez, sortu zen Maria Birjina ganik, pairatu zuen Pontzio Pilatusen manuaren azpian, kurutzefikatu zuten, hil zen eta ehortzi zuten ; jautsi zen ifernuetarat, hirugarren egunean jeiki zen bizirik hilen artetik, igan zen zeruetarat, jarria dago Jainko Aita botere guzia duenaren eskuinean, handik etorriko da bizien eta hilen jujatzerat.
Sinesten dut Izpiritu Saindua baitan, Eliza katoliko, sainduan, Sainduen partaliertasunean, bekatuen barkamenduan, haragiaren piztean, beti iraunen duen bizitzean. Amen.
* * * * * * * * * * * * * * * * *
La liturgie de la Parole s'achève par la prière universelle, dans laquelle l'assemblée invoque le Seigneur pour tous les besoins de l'Église et du monde.
* * * * * * * * * * * * * * * * *
LITURGIE EUCHARISTIQUE
Benedikatua zu, Jauna, zeru-lurren Jaungoikoa : zure esku zabaletik hartu dugu orai ekarri dautzugun ogi hau, lurraren indarrak eta gizonaren lanak sortua ; hauxe eginen zaiku biziaren ogi.
Benedikatua zu,
Jauna, orai eta beti.
Gure gizatasunarekin bat egin zenak, uraren eta arnoaren bat-egite hunen bidez, egin gaitzala bat bere jainkotasunarekin.
Benedikatua zu, Jauna, zeru-lurren Jaungoikoa : zure esku zabaletik hartu dugu orai ekarri dautzugun arno hau, mahats-ondoaren indarrak eta gizonaren lanak sortua ; hauxe eginen zaiku betiko zorionaren edari.
Benedikatua zu,
Jauna, orai eta beti.
Onhar gaitzazu, Jauna, apal eta damuturik gaudenak, eta gure oparia, Jaungoiko Jauna, atsegin daizula.
Ensuite, le prêtre se lave les mains, en disant à voix basse :
Garbi nezazu, Jauna, nere gaixtakeritik, eta ken nere bekatua.
Prière sur les offrandes
Haurrideak, egin dezagun otoitz guziek batean, Eliza osoaren oparia Jaungoikoari eskaintzerakoan.
Jainkoa goresteko
eta gizona salbatzeko.
La prière sur les offrandes varie selon les jours. Le prêtre achève la prière en disant :
………… Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
PRIÈRE EUCHARISTIQUE
Préface
Jauna zuekin.
Eta zure izpirituarekin.
Gora bihotzak.
Jaunari dauzkagu.
Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
Egoki da eta zuzen.
Le prêtre proclame ou chante la préface, à la fin de laquelle l'on récite ou l'on chante :
Saindu ! Saindu ! Saindua !
Diren guzien, Jainko Jauna !
Zeru lurrak beterik
dauzka zure distirak.
Hozana zeru gorenetan.
Benedikatua Jaunaren
izenean datorrena.
Hozana zeru gorenetan.
----- ou bien -----
Sanctus, Sanctus, Sanctus
Dominus Deus Sabaoth.
Pleni sunt cæli et terra gloria tua.
Hosanna in excelsis.
Benedictus
qui venit in nomine Domini.
Hosanna in excelsis.
Prière eucharistique I
Zuri beraz, Aita guziz ona, zure Seme Jesu-Kristo gure Jaunaren bitartez, apalik eskatzen dautzugu onhartu eta benedika + ditzazula eskaintza garbi hauk. Zure Eliza saindu katolikoaren alde eskaintzen dauzkitzugu lehenik : emozu, mundu zabalean, bake ta batasuna, eta begira zazu bide zuzenean, zure zerbitzari I… gure Aita Sainduarekin, I... gure Artzainarekin, eta Apostoluen sineste katolikoa osorik zaintzen duten beste guziekin.
Gogoan izan, Jauna, guk gogoan ditugun zure seme-alabak I... eta I... eta hemen diren guziak : ezagutzen duzu heien sineste zintzoa. Denen izenean eskaintzen dautzugu gorespenezko opari hau, eta berek ere eskaintzen dautzute bai berentzat, bai beren artekoentzat, bekatuen barkamendurako eta igurikatzen duten gorputz-arimen osasunerako ; hortarako egiten dauzkitzute beren otoitzak zuri, betiko Jaungoiko bizi eta egiazkoari.
Guziek bat eginik, aipatzen eta goresten ditugu : lehenik Andredena Maria, Ama beti Birjina, gure Jaun eta Jaungoiko Jesu-Kristoren ama, eta hunen senar Josep saindua, bai ta zure Apostolu eta Martir dohatsu : Petri eta Paulo, Andres, [Jakobe, Joani, Tomas, Jakobe, Felipe, Bartolome, Matiu, Zimun eta Tadeo, Lino, Kleto, Klemente, Sixto, Kornelio, Laurendi, Joani eta Paulo, Kosma eta Damian], eta zure saindu guziak. Hauien mereziz eta otoitzez emaguzu nun-nahi eta beti, zure indar ta laguntza. (Jesu-Kriso gure Jaunaren bitartez. Amen.)
Huna hemen, Jauna, zure zerbitzarien eta zure herri guziaren eskaintza. Onhar zazu beraz : erabil zure bakean gure egunak, betiko heriotzetik atera, eta har gaitzazu zure hautetsien artean. (Jesu-Kriso gure Jaunaren bitartez. Amen.)
Benedika, Jauna, eskaintza hau : eta zuretzat on eta atsegingarri egizu, eta guretzat izan dadila zure Seme Jesu-Kristo gure Jaunaren gorputz eta odol.
Berak, hil-bezperan, bere esku sainduetan ogia hartu, eta begiak zerurat altxatuz bere Aita guzialdunaren gana, zuri eskerrak emanez, benedikatu zuen, zatitu, eta dizipulueri eman, erranez :
"Har zazue ta jan guziek huntarik, hau nere gorputza baita zuentzat emanen dena."
Afal ondoan, berdin, bere esku sainduetan kalitza baliotsu hau harturik, berriz ere zuri eskerrak emanez, benedikatu zuen eta dizipulueri eman, erranez :
" Har-zazue ta edan guziek huntarik, hau nere odolaren kalitza baita, batasun berri-ta betikoaren odola, zuentzat eta guzientzat bekatuak barkatzeko ixuriko dena. Egizue hau nere orroitgarri. "
ACCLAMATION
Hau da sinestearen mixterioa :
Hil eta piztu zirela, Jauna,
Zu berriz etorri arte
hau dugu, hau, berri ona.
----- ou bien -----
Sinestearen mixterioa goraki, aitor dezagun :
Ogi arno hauiek hartzean,
Zure heriotzea dugu aitortzen,
Zu, Jauna, etorri artean.
----- ou bien -----
Gora Kristo bere mixterioan :
Zure kurutze eta pizteaz
Munduaren Salbatzaile zirena,
Salba gaitzazu, Jesus Jauna
Horrengatik, Jauna, gogoan hartuz, guk, zure zerbitzariek eta zure herri saindu hunek, zure Seme Jesu-Kristo, gure Jaunaren Pasione dohatsua, eta hilen artetik piztea eta zeruratze miragarria, eskaintzen dautzugu, zuri, Jaungoiko handia, zuhaurek eman dohainetarik opari garbi, opari saindu, opari itzalgabea, betiko biziaren ogi saindua, eta betiko zorionaren kalitza.
Har zatzu begi on eta argiz ; hala hartu zinituen Abel zure zerbitzari zintzoaren dohainak, eta Abraham gure aitaren oparia, eta Melkizedek zure apez nagusiaren eskaintza saindu ta itzalgabea.
Apalik eskatzen dautzugu, Jaungoiko guzialduna : zure aingeru sainduak ereman ditzala zeruko aldarera, zu, Jaun handiaren aintzinerat ; aldare huntarik, zure Semearen gorputz-odol sainduak hartzen ditugun guziak, zeruko ontasun eta graziaz bete gaitezen. (Jesu-Kriso gure Jaunaren bitartez. Amen.)
Gogoan izan, Jauna, sinstearen ezagutgarriarekin joan-eta, orai bakezko loan diren zure seme-alabak I… eta I… Hauieri eta Kristo baitan atseden duten guzieri eman, Jauna, zeruan, gozoa, argia ta bakea. (Jesu-Kriso gure Jaunaren bitartez. Amen.)
Guri ere, zure bihotz onean sinestea dugun bekatoreeri, iguzu leku zure Apostolu eta Martir sainduen artean : Joani, Extebe, Matias eta Barnabe, [Inazio, Alexandro, Martzelino eta Petri, Felizitas, Perpetua, Agata, Luxia, Anez, Zezilia, Anaztasia,] eta zure saindu guzien artean ; iguzu, ez guk mereziari begiratuz, bainan zu barkatzaile zirelakotz. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
Hunen bitartez, Jauna, beti gauza on guziak egiten dituzu, saindutzen, biziarazten, benedikatzen eta guri emaiten.
Hunen bitartez, Hunekin eta Hunetan, Zuri, Aita Jaungoiko guzialdunari, Izpiritu Sainduarekin batean, ospe eta aintza guzia, gizaldi eta gizaldi guzietan.
Amen.
* * * * * * * * * * * * * * * * *
Prière eucharistique III
Saindua zira, bai, Jauna, eta diren guziek emaiten dautzute behar den goresmena. Zure Seme Jesu-Kristo gure Jaunaren bitartez eta Izpiritu Sainduaren indarrez zuk biziarazten ditutzu guziak eta saindutzen. Eta zu ari zira beti ta beti zure herria biltzen, iguzki alde batetik besteraino opari garbia eskain dakizun.
Apalik beraz, Jauna, eskatzen dautzugu : saindu egin ditzazula zure Izpirituaren indarrez oparitako ekarri ditugun ogi ta arno hauk, zure Seme Jesu-Kristo gure Jaunaren gorputz + eta odol izan ditezen, mixterio hauk, berak erran-eta, egiten ditugunaz geroz.
Berak, saldua izan zen gau hartan, ogia hartu-eta, zuri eskerrak emanez benedikatu zuen, zatitu eta dizipulueri eman, erranez :
"Har zazue eta jan guziek huntarik, hau nere gorputza baita zuentzat emanen dena."
Afal-ondoan, berdin, kalitza harturik, zuri eskerrak emanez, benedikatu zuen, eta dizipulueri eman, erranez :
"Har zazue ta edan guziek huntarik, hau nere odolaren kalitza baita, batasun berri ta betikoaren odola, zuentzat eta guzientzat bekatuak barkatzeko ixuriko dena. Egizue hau nere orroitgarri."
ACCLAMATION
Hau da sinestearen mixterioa :
Hil eta piztu zirela, Jauna,
Zu berriz etorri arte
hau dugu, hau, berri ona.
----- ou bien -----
Sinestearen mixterioa goraki, aitor dezagun :
Ogi arno hauiek hartzean,
Zure heriotzea dugu aitortzen,
Zu, Jauna, etorri artean.
----- ou bien -----
Gora Kristo bere mixterioan :
Zure kurutze eta pizteaz
Munduaren Salbatzaile zirena,
Salba gaitzazu, Jesus Jauna
Horrengatik, Jauna, guk, zure Semearen Pasione salbagarria eta hilen artetik piztea eta zeruratze miragarria gogoan hartuz, haren azken etortzea igurikatzen dugula, zuri eskerrak emaiteko eskaintzen dautzugu opari bizi ta saindu hau.
Beha, Jauna, zure Elizaren eskaintza huni : ikus eskaintza huntan zurekin baketu gaituen Jesu-Kristoren oparia. Iguzu, Jauna, zure Semearen gorputz-odolak hartzen ditugunak, Izpiritu Sainduaz beterik, Jesu-Kristo baitan gorputz bat eta izpiritu bat izan gaitezen.
Berak egin gaitzala zuretzat betiko opari, zure hautetsiekin zerua ardiets dezagun, lehenik, Andre dena Maria, Jainkoaren Ama beti Birjinarekin , zure Apostolu ta Martir dohatsuekin, I... zure sainduarekin, eta saindu guziekin. Badakigu, hauien bitartez zure laguntza izanen dugula non-nahi ta beti.
Gu zurekin baketzen gaituen opari hau izan bedi, Jauna, mundu guziarentzat bake ta osasun. Mundu huntako ibil-aldian, sineste ta maitasunez bete zazu zure Eliza : zure zerbitzari, I... gure Aita saindua, I... gure artzaina, beste artzain eta apez guziak, eta zurea duzun herri osoa.
Entzun bihotz onez zure aintzinerat deitu duzun familia hunen otoitzak. Aita guziz ona, ekarri, zure gana mundu zabalean barreiaturik dabiltzan zure seme-alabak.
Hilak diren gure haurrideak, eta mundu huntarik zurekin adiskide joan diren guziak : harzkitzu bihotz onez zure zeruan.
Guk ere sinesten dugu zure aintzaren zorion betea izanen dugula betikotz heiekin batean, Kristo gure Jaunaren bitartez. Hunen eskuz emaiten diozkatzu ontasun guziak munduari.
Hunen bitartez, Hunekin eta Hunetan, Zuri, Aita Jaungoiko guzialdunari, Izpiritu Sainduarekin batean, ospe eta aintza guzia, gizaldi eta gizaldi guzietan.
Amen.
* * * * * * * * * * * * * * * * *
RITE DE COMMUNION
Salbatzaileak manatu eta erakutsiari jarraikiz, beldur gabe kanta (erran) dezagun :
Gure Aita, zeruetan zirena,
saindu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezala, lurrean ere
Emaguzu gaur egun huntako ogia.
Barkatu gure zorrak,
Guk ere gure zorduner
barkatzen diegunaz geroz.
Eta ez gu tentaldirat ereman,
bainan atera gaitzazu gaitzetik..
----- ou bien -----
Pater noster, qui es in cælis,
sanctificetur nomen tuum;
adveniat regnum tuum;
fiat voluntas tua,
sicut in cælo, et in terra.
Panem nostrum quotidianum
da nobis hodie;
et dimitte nobis debita nostra,
sicut et nos dimmittimus
debitoribus nostris;
et ne nos inducas in tentationem;
sed libera nos a malo.
Atera gaitzazu, Jauna, gaitz guzietarik, emaguzu bakea gure egunetan, zure urrikalmenduari esker bekatutik garbi bizi gaitezen, eta hersturetan sendo, betiko zorionaren esperantzan, Jesu Kristo gure Salbatzailea noiz etorriko den zain gaudela.
Zurea duzu erregetza,
Zureak ospe-ta indarra,
orai eta beti.
Jesu Kristo gure Jauna, zuk errana da apostolueri : « Bakea uzten dautzuet, nere bakea emaiten ». Beha zure Elizaren sinesteari eta ez gure bekatueri ; eta zure gogoa den bezala, emozu Elizari bakea, eman batasuna. Errege bizi baitzira gizaldi eta gizaldietan.
Amen.
Jaunaren bakea beti zuekin.
Eta zure izpirituarekin.
Kalitza huntan diren Jesu Kristo gure Jaunaren gorputz-odolak, izan bitez hartzen ditugunentzat betiko bizirako.
Jainkoaren Bildotsa,
zuk kentzen duzu munduko bekatua,
urrikal Jauna.
Jainkoaren Bildotsa,
zuk kentzen duzu munduko bekatua,
urrikal Jauna.
Jainkoaren Bildotsa,
zuk kentzen duzu munduko bekatua,
emaguzu bakea.
----- ou bien -----
Agnus Dei,
qui tollis peccata mundi:
miserere nobis.
Agnus Dei,
qui tollis peccata mundi:
miserere nobis.
Agnus Dei,
qui tollis peccata mundi:
dona nobis pacem.
Jesu Kristo gure Jauna, Jainko biziaren Semea : Aitak hala nahirik, eta Izpiritu Sainduak lagundu-ta, zure heriotzeaz bizia eman diozu munduari : zure gorputz-odol sainduen bitartez, atera nezazu nere gaixtakeri eta gaitz guzietarik, lot nakiela beti zure manamendueri eta ez nadila sekulan zu ganik urrundu.
ou bien
Jesus Kristo gure Jauna : zure gorputz-odolak hartzea izan bedi, zure bihotz onari esker, nere gorputz-arimen geriza ta osasunerako, eta ez nere auzi eta kalterako.
Huna hemen Jainkoaren Bildotsa ! Huna munduko bekatua kentzen duena : zoriontsuak hunen mahainerat deituak.
Jauna, ni ez naiz on,
zu nere etxean sartzeko,
bainan errazu hitz bat,
eta sendatuko naiz.
----- ou bien -----
Domine non sum dignus
ut intres sub tectum meum,
sed tantum dic verbo
et sanabitur anima mea.
Pendant les ablutions, le prêtre dit à voix basse :
Ahoz hartu duguna, barne garbiz har dezagula, Jauna, eta oraiko emaitza bekigu betiko sendabide.
Prière après la communion
La prière après la communion varie selon les jours. Le prêtre achève la prière en disant :
………… Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
RITE DE CONCLUSION
Jauna zuekin.
Eta zure izpirituarekin.
Benedika zaitzatela Jainko guziahaldunak, Aitak X eta Semeak eta Izpiritu Sainduak.
Amen.
Zoazte Jaunaren bakean.
Eskerrak Jainkoari.