Credo de Nicée-Constantinople
Sinesten dut Jaungoiko bat bakarra, Aita guziz ahaltsu, zeru lurren Egile, ageri diren eta ez diren guziena.
Sinesten dut Jaun bat bakarra, Jesu Kristo, Jainkoaren Seme bakar, mende guziak baino lehen Aita ganik sortua.
Jainkoa ganik Jainko, argitik argi, egiazko Jainkoa ganik, egiazko Jainko.
Sortua, ez egina, Aitaren izaite berekoa, Haren bidez dira eginak gauza guziak.
Gu gizonen gatik eta gu salbatzeko, jautsi zen zerutik.
(On s’incline)
Eta Izpiritu Sainduaren egitez, Maria Birjina ganik gorputz harturik, gizon egin zen.
Pontzio Pilatoren menpean gu gatik gurutzeratua izan zen, oinazetan hila eta hobiratua.
Hirugarren egunean piztu zen, Liburu Sainduek erran bezala, zerurat igan eta Aitaren eskuin aldean jarririk dago.
Aintzaz etorriko da berriz, biziak eta hilak jujatzerat, eta haren erregetzak ez du azkenik izanen.
Sinesten dut Izpiritu Saindua, Jaun eta bizi emaile, Aita ganik, eta Semea ganik dena.
Aitarekin eta Semearekin batean agur eta goresmen berbera hartzen duena, eta Profeten ahoz hitz egin zuena.
Sinesten dut Eliza : bat, saindu, katoliko eta Apostoluena.
Aitortzen dut bataio bakarra, bekatuak barkatzeko.
Igurikatzen dut hilen piztea, eta datorren munduko bizia. Amen.